miércoles, 1 de diciembre de 2010

Teknologia Berrien eragina gure gizartean ( Informazioaren Gizartea)

Gure gizarteak aldaketa handiak jasotzen ari dela argi dago, baina zerk eragiten du aldaketa horiek? Fenomeno nabariena Teknologia Berriak deritzoguna da, hauek denbora aurrera egin ahala, gero eta gehiago garatzen dira.
Teknologia berriekin hainbat onura ditugu gure gizartean, gizarteko ardatz garrantzitsuenetariko bat informazioa delarik; gizakiok informazio ugari bilatzen, erabiltzen, gordetzen ... dugu, informazioarekin beti kontaktuan gaude, horregatik gure gizartea "Informazioaren Gizartea" deitu daiteke.
Informazioaren gizarte honetan, globalizazio bat dagoela esan dezakegu, hau da, leku konkretu batean gertatzen dena, mundu osora zabaltzen da.
Teknologia berriak, hezkuntza eremuan ere onurak ekartzen ditu. Honetan ordenagailuak, post-a, blogak... erabili daitezke eta honek, hezkuntzan daukagun metodologia erabat aldatzea eskatzen du. Era honetan, ikasleek modu aktibo eta parte hartze handiagoarekin lan egingo dute eta era berean motibazioa indartuko da. Baina dena ez da ain positiboa hezkuntzari dagokionez, hau da, irakasleen aldetik informazioaren aldetik aukeraketa oso handia egin behar dute ikasleentzat hoberena edo interesgarriena izango dena hautatuz. Beraz, irakasleei inplikazio maila oso handia eskatzen zaie.
Honen ondorioa, eskola moldatu behar dela da, eskakizun eta gizarteak eskatzen dituen konpetentzi berriak daudelako.
Azkenik aipatu, guzti honegatik, Hezkuntzan Informazioaren Aroa heldu dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario