jueves, 28 de octubre de 2010

Prometeus - La Revolucion de los Medios



Bideo honen gaia, interneteko komunikabideen iraultza da. Azaltzen digu nola telebistak, irratiak ... desagertuko diren internetera pasatzean. Gainera interneten, telebistak publizitatea ekiditzen du, dohanik da, egunkariak ere daude, artikuluak, mota askotako berriak ...
Edonor bihurtu daiteke berri, artikulu ... horien sortzailea edota kontsumitzailea, beraz, askatasun osoz ibili dezakegu gaur egungo sarean.
Honen ondorioa zera da: mundua, gero eta digitalizatuta egongo dela. Gaur egun, badaude milaka pertsonak hitz birtualak dakitenak eta hitz horiek gero eta gertuago sentitzen dutenak.
Bideoak hitz egiten du geroari begira eta agertzen da nola 50 urte barru dena teknologi berriekin erlazionatuta egongo den.

Nire ustez, bideoan agertzen dena etorkizunean gertatuko bada, gizakien arteko harremanak ez dira izango berdinak, hau da, dena interneten edukiko badugu : erosketak egiterakoan interneten bidez egin, zenbait lanpostuetan interneten bidez lan egin, gure beharrak asetzeko internet erabili ... azkenean ez gara gizartean integratuko. Argi dago, gaur egun, interneta oso garrantzitsua dela, gauza askotarako behar dugula, edozein lana egiteko edota informazioa bilatzeko baina dagoen moduan ondo dagoela deritzon. Ez dut uste gehiagorik behar dugunik ( beharbada erratuta nago baina gaur egun hori pentsatzen dut).
Ez dut imajinatzen etorkizun bat telebista, irrati edota aldizkari barik.

Eskoletan teknologia berriak sartzen hasi dira, baiana oraindik bide oso luzea geratzen da hauek eskoletan sartuta daudela esateko. Nire ustez ondo dago sartzea, gure etorkizuna teknologia berriak indar asko izango baitute, beraz, gure ikasleei irakatsi beharko diegu TTBB erabiltzen, bertan dagoen informazioa hautatzen ... Hala ere, teknologia berriez aparte era tradizionalean ere irakatsi behar zaiela deritzon. Hau da, tradizionalean esaten dudanean, adibidez, kenketak, gehiketak ... kalkulagailua erabili gabe egitea esan nahi dut. Ikasleek euren burua erabiltzen jakin behar dute, logika ... Horregatik pentsatzen dut eskolak erantzunkizun handia duela, alde batetik euren bizitzan egongo diren teknologia berriak erabiltzen irakatsi beharko dute eta bestetik horien menpe ez egotea.

Nire ustez teknologia berriak erabili behar ditugu neurri batean, ezin ditugu gure ohiturak galdu. Egia esan, Prometeus bideoa erakusten digu nola izango den etorkizuna horrela jarraitzen badugu, eta beldurra ematen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario