jueves, 21 de octubre de 2010

WEB 2.0 "La revolucion social en internet"


Web 2.0, bigarren generazio moduan definitzen dute, zerbitzuak eskaintzen dituena. Web 2.0-k, erabiltzaileei informazioa eskuratzeko edota konpartitzeko aukera ematen die, beraz, eduki ezberdinen elkartrukaketa gertatzen da.
Web hau, eboluzio bat da, horrek esan nahi du, honen aurrean beste web bat egon dela, web 1.0 hain zuzen, hortik eboluzionatu duena.

Web bi hauen arteko ezberdintasunak badaude:

web 1.0, denok ezagutzen dugun web tradizionala da. Erabiltzaileek, testuak, irudiak eta hainbat artxibo multimedia ikusi ahal dute eta superbinkuluak erabiliz web askotatik nabigatu dezakete. Informazioa sites-etan sortzen da editore eta webmasterresengatik eta site horretako erabiltzaileengatik kontsumitzen da. Beraz, erabiltzaileek informazioa jaso besterik ezin dute egin.

Web 2.0an, berriz, erabiltzaileek, informazioa jaso, eraldatu, konpartitu, eskeini... dezakete, beraz, informazio erabiltzaileengatik sortzen da modu zuzen edo ez-zuzen batean eta site-etan elkarbanatzen da modu desberdinetan. Sarean askatasun osoz ibiltzeko aukera ematen digu.

Aldaketa honek, ondorio batzuk ekarri ditu, adibidez, edozeinek informazioa edonoren esku jartzea. Horretarako, bakoitzak bere mikromedioa, podcast, bideocast... sortu dezake:

Mikromedioak: Web-blogs, edo blogs dira komunenak, sortzeko oso errazak dira.

Podcast: irratiko programak dira, MP3 formatoan banatuta.

Bideocast: erabiltzeko zailagoak dira, bideoko programak dira, MPG4ena banatuta.

Beste ondorioetako bat, publizitatean eragina izan duela da.

Enpresek euren produktuak saltzeko orduan, internetera ere jotzen dute, publizitatea interneten gero eta gehiago murgilduta dagoelako. Beraz, denborarekin, telebistan, albisteetan, egunkarienta... gero eta publizitate gutxiago azalduko da, eta interneten, aldiz, gehiago.

Produktu bat saltzeko modurik egokiena, ahoz aho deituriko publizitatearekin da. Hau da, interneten produktua jartzen da eta erabiltzaileek produktu horri buruzko kritikak irakurtzeko edota emateko aukera izango dute, hauek onak badira erosiko dute, eta txarrak badira beharbada produktua kenduko dute.

Bideo hau, bat baino gehiagotan ikusi behar izan dut, zaila egin zaidalako kontzeptu guzti hauek ulertzea, niretzat oso berriak direlako. Argi dago aldaketa ugari gertatzen ari direla internet dela medio, internet eguneratzen den moduan guk ere behin eta berriro gertatzen diren aldaketaz ohartu behar gara, bestela oso galduta egongo gara.
Ondo dago honelako bideoak ikustea, zeren eta nik erabiltzen dudan web 2.0 ez nekien nola deitzen zen ezta erabiltzen ditudan hainbat kontzeptu, beraz, bideo honi esker, horietako kontzeptu batzuk ulertzeko aukera izan dut.
Hala ere, teknologia berrien mundua ez dela niretzat uste dut, oso konplexua baita.

Azkenik, irakaskuntzara begira, argi dago teknologia berriak ezinbestekoak direla. Gaur egungo ikasleek teknologia berrien munduan hazi dira eta horregatik irakaskuntzaren munduan aldaketak egiten hasi dira, adibidez, ordenagailuak geletan sartu dituzte, arbelak ere aldatu dira tradizionalak izatetik elektronikoak izatera pasatu dira ... eta hainbat gauza. Hala ere ezin dugu esan irakaskuntza teknologia berrien munduan erabat murgilduta dagoenik, baina bai hasi dira prozesuarekin. Guzti honek, irakasleen prestakuntza dakar, beraz, irakaslea izateko teknologia berriak menperatu behar dira, eta hori da nire helburuetako bat, teknologia berriak gero eta gehiago menperatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario