miércoles, 8 de diciembre de 2010

"Reflexiones Sobre la Brecha Digital" = Eten Digitala

Julio Ceberok, artikulu honetan, Teknologia Berriekin sortzen den "Eten Digitala" kontzeptuari buruz hitz egiten digu. Tenologia berriek, bizi garen gizartean (Euskal Herrikoa) hainbat onura ekar ditzakete, baina adibidez ekonomikoki atzerapena duten herrialdeentzat atzerapena adierazten du.
Esandakoa ulertzeko, "Eten Digitala" kontzeptua zer den argituko dut.

 ------> Eten Digitala : Teknologia berriak erabiltzen dituzten pertsonen, gizarteen, instituzioen... eta erabiltzen ez dituzteen arteko ezberdintasuna da.

Hau da, teknologia berriak erabili ahal dituzten eta hainbat arrazoiengatik erabili ahal ez dituztenen arteko desberdintasun edo sortzen den etenari deritzogu eten digitala. Zein da honen ondorioa? teknologia berriei esker lortzen edo eskuratzen dugun informazioarekin gabe gelditzen direla, hau da, gaur egun, teknologia berriek garrantzia oso handia dute bai hezkuntza arloan, ekonomia arloan, eguneroko bizitzan, zientzia arloan, komunikabideetan...beraz, nolabait esateko sarea erabiltzeko aukerarik ez dutenak, marjinazio sozial eta pertsonalean geratzen dira.

Artikuluan agertzen den moduan, eten digital mota ezberdinak daude, eta jarraian aipatuko ditut:

  • Eten Sozioekonomikoa: Hau ezagunena da, bere izenak dioen bezala ekonomiari buruzko etena da. Herrialde bateko ekonomiaren arabera, teknologia berriak erabiltzeko aukera  egongo da, hau da, herrialde aberats batek pobre batek baino aukera gehiago izango ditu teknologia berriak erabiltzeko eta horrela aurrerapena lortzeko, pobrea aldiz atzerapenean geratuko lirateke.
  • Hezkuntza etena: daukagun gizarteak, teknologia berrietan aritzea eskatzen du, horregatik gure ikasleak arlo honetan ere hezitu behar ditugu eta horretarako irakasleak prestakuntza bat izan behar dute. Etena sortzen da, gaur egungo ikasle ( TTBBak erabiltzeko joera dutenak) eta irakasleen artean.
  • Hizkuntza etena: interneten erabiltzen den hizkuntza nagusia, mundu mailan bezala, ingelesa da, beraz arazoa da hizkuntza hau ez dakiten jendeak zailtasunak izango dituztela sarean ibiltzeko.
  • Generazioen arteko etena: Goian aipatutako Hezkuntza etenarekin erlazioa dauka. Hau da, gaur egungo gazteek, helduek baino erreztasun handiagoa dute teknologia berriekin aritzeko, gizarte digital batean jaio direlako, helduagoek jaio zirenean teknologia berriak ez zeuden hain garatuta. horregatik generazioen arteko eten bat dagoela esaten da.
  • Generoen arteko etena: Gizarte askotan, kulturaren arabera, gizona da teknologia berriak erabiltzen duena, edota emakumeak hauek erabiltzeko eskubiderik ez dutela pentsatzen dute. Horregatik generoen arteko etena sortzen da.
  • Ezaugarri psikiko edo fisikoek sortutako etena: sareak ez du ezaugarri psikiko edo fisiko duten pertsonek kontuan hartzen, hau da, sarea arazorik ez dituzten jendeari zuzenduta dago eta arazoak dituztenei ez zaie interneta erabiltzeko aukerarik ematen. Beraz, argi ikusten da non dagoen etena.
Eten guzti hauei amaiera ematea ez da batere erreza, baina denborarekin zenbait etenekin amaitzea lortu daiteke, adibidez, "Hezkuntza etena". Eten hau, gaur egun  ikasleek teknologia berrietan erabat murgilduta daudelako gertatzen da, eta irakasleek hauetan hezitu ez direlako, baina denbora aurrera egin ahala, ikasleak direnak egunen baten beharbada irakasleak izango dira eta era berean, teknologia berrietan hezitu den irakaslea izango da, beraz eten hau desagertu egingo da. Gainera irakaslea izateko formakuntza aldatzeko esperantza daukat, teknologia berrien inguruko prestakuntza handiago bat eginez.
Nire ustez amaituko den beste eten bat hizkuntza etena izango da. Ingelesa jakitea gero eta garrantzitsua dela argi dago, beraz, hezkuntzan erabat murgiltzen ari den hizkuntza da. Denbora aurrera egin ahala, ikasle gehienek ingelesa erabat menperatuko dute eta ez dute arazorik izango sarean, beraz etena desagertuko da.
Generazio etena ere amaitu baino aldatuko dela uste dut. Hau da, beti egongo da generazioen arteko desberdintasun bat, baina ez da zertan eten handi bat izan behar, argi dago denborarekin teknologia berriek aurrera egingo dutela baina era berean, jendea interesa izango du ikasteko eta teknologia berrien aurrerapena jarraitzeko. Beraz aldatu edo amaituko dela uste dut.

Beste etenak, nire ustez, ez daude hezkuntzaren esku. Eten sozioekonomikoa nazio baten ekonomiaren menpe dago eta dirurik ez badago, eten hori beti hor egongo da. Generoen arteko etena, adibidez, gizarte bateko kulturaren araberakoa da, gure gizartean nire ustez ez dago eten oso handirik, ziur nago desagertuko dela, baina beste gizarteetan jarraituko da, duten kulturagatik.

Beraz, eten asko desagertuko diren esperantza dago, eta desagertuko ez direnak egunen baten konponbide bat egongo dela pentsatu behar dugu, naiz eta zaila den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario