jueves, 9 de diciembre de 2010

Blogen Aplikazioak

Jakin badakigu, gure gaur egungo gizartean, teknologia berriak aurrera doazela eta aurrerago joango direla. Honen ondorioz, hezkuntzan aldaketak egin behar dira, gizarteak eskatzen dituen gaitasunak ikasleek lortzeko, hau da, geroko hiritarrak Informazioaren Gizartean parte hartzeko.

Hau lortzeko, hezkuntzan egin den lehen aldaketa, ordenagailuak geletan sartzea izan da, eta honekin Internet.

Gaur egun, eskoletan sartzen ari den aplikazio berria Bloga da. Hauek, oso komenigarriak dira hainbat arrazoiengatik, baina pisu gehien duen arrazoia, ikasleen parte hartze aktiboa sustatzen dutela da.

Aplikazio hauek, oso interaktiboak dira, ikasleek, lehen esan dudan bezala, parte hartze handia dute, informazioa jaso edota emateko aukera dute, haien iritzien elkartrukatze eta euren eztabaidak bideratuz. Horrela sormena bultzatzen da eta hiritar kritikoak bihurtuz.

Modu honetan, internet erabiltzen ikasiko dute, geroari begira ezinbestekoa den tresna.
Blog bat egiterakoan, nori zuzenduta dagoen kontuan izan behar dugu, zeren eta aplikazio honek segun eta nori dagoen zuzenduta funtzio ezberdinak izango ditu:

  • Eskolako bloga: honetan parte hartzen dutenek, eskolako berriak, aldaketak, jaiak… ikusteko aukera izango dute. Horrela eskolarekin kontaktuan daude, bai irakasle, ikasle zein gurasoek.
  • Irakasleen bloga: blog honetan, irakasleek klase materiala konpartitzeko edota eskuratzeko aukera dute.
  • Klase bloga: Klaseko blogarekin, ikasleek, klasean lantzen den guztia modu ordenatu batean izateko aukera dute. Gainera lantzen diren kontzeptu batzuk modu dinamikoago batean emateko, jokuak, ipuinak, sopa-letrak… dituzte. Beraz, Blogan parte hartzeko aukera ere badute, euren iritzia emanez edota bestelako ekarpenak eginez -à ikasle aktiboa.
  • Ikasleen bloga: blog honetan, ikasleek euren egunerokoak idazteko aukera dute, zer ikasi duten, zer pentsatzen dute ikasitakoari buruz … bere ideiak edo iritziak emateko askatasun osoa izango dute. Modu honetan, sormena, errespetua, kritikotasuna … lantzen dute.

Ikusi dezakegunez, Blogak oso erabilgarriak dira; irakasle-ikasleen arteko harremanak indartzen direlako eta gurasoek euren seme-alabek geletan zer lantzen duten ikusteko aukera dutelako, eskolarekin kontaktu zuzena dutelarik.

Aipatzekoa da, nola ikasleek aplikazio honekin oso motibatuta egoten diren, eta metodo tradizionala ez bezala, ebaluatzeko metodologia berria bat agertzen zaigu: emaitzari baino, prozesuari garrantzia handia.

Geroari begira, argi dagoena zera da; bide zuzenetik goazela eta teknologia berriak gero eta leku gehiago dutela hezkuntzan.

Hala ere, uste dut, zenbait metodo tradizionalak ez ditugula alde batera utzi behar, ezinbestekoak baitira gure gizartean, adibidez, idaztea arkatzez, koaderno tradizionala izatea, hiztegi liburuak lantzea …

No hay comentarios:

Publicar un comentario