miércoles, 15 de diciembre de 2010

Web 2.0 Arbel Digitala

Gizarte digital batean bizi garela esaten da, honek gure gizartea aurrera doala esan nahi du eta ikasleek gizarteak eskatzen dituen gaitasunak izateko, hezkuntzak aldaketak ere egin behar ditu, hau da, aurrera joan behar du, gizartearekin batera.
Horregatik, hezkuntza proiektu berri bat proposatu da: "Eskola 2.0"
Proiektu honen arabera, Lehen Hezkuntzako 5 eta 6.maila eta Bigarren Hezkuntzako gelak, digitalizatu behar dira, hau da, interneta geletan sartu behar da ordenagailuen bidez, arbel digitalak ere sartu behar dira ...eta irakasleak bere portatila izan beharko du.
Azken finean, helburua da ikasleek, euren geroari begira, Teknologia Berriak erabiltzen ikastea eta gizarte digitalizatu batean bizitzea jakitea.
Guzti hau gertatu dadin, ikastola bera digitalizatu behar da eta honek profezionalen prestakuntza handia eskatzen du. Hau da, programa hau lantzen duen ikastolak, irakasle kualifikatuak izan behar ditu, hauen motibazioa oso handia izan behar da eta teknologia berriak menperatu behar dituzte, gainera,  aurkezten den edozein arazoari irtenbide bat emateko gai izan behar da. Metodologian ere aldaketa handia dela esan behar da.
Baina guzti hau posible izateko dirua funtzezko elementua da, dirurik gabe ez dago arbel digitalik, ezta ordenagailua.... beraz, nolabait esateko, enpresek dira etekina ateratzen dutenak.
Batzuen ustez, programa hau oso erabilgarria eta komenigarria da haurrentzat baina badaude beste askok kontrakoa pentsatzen dutenak.
Esaten da, ikasleek emaitza berdina ateratzen dutela ordenagailuak erabili dutenen artean eta hauek erabiltzen ez dutenen artean.
Guzti honen ondorioa zera da, enpresek dirua irabazten ari direla eta hezkuntzak ez duela aurrera egiten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario