miércoles, 5 de enero de 2011

Material Multimedia

Gaur egungo gizarteak eskatzen dituen gaitasunak izateko, hezkuntza teknologia berrietan murgiltzen ari da. Honek metodologiaren aldaketa bat suposatzen du, adibidez, materialetan. Ordenagailuak geletan sartzen ari direnez, material multimediarekin irakastea eta ikastea posible egiten zaigu.

Jarraian zenbait mterial multimedia jarri eta komenatuko ditut:

1. Ingurune; Hegaztiak:

Material multimedia hau, ingurune arloari dagokio. Lehen Hekuntzako umeek landu dezakete, lehenengo ziklokoak hain zuzen ere.

Jarraian orrialdearen linka jarriko dut eta azalpen batzuk emango ditut.

http://clic.xtec.cat/db/jclicApplet.jsp?project=http://clic.xtec.net/projects/hegazti/jclic/hegazti.jclic.zip&lang=eu&title=Les+oiseaux

Ariketa honetan zera landu daiteke:

- Hegazkien izenen ahozko errepikapena
- Marrazkiak izenekin lotzea
- Marrazkien alboan dagokion izena idatzi.
- Hegazkien puzzlea egitea
- Hegazkien izenak agertzen diren sopa letra egitea

Ariketa hau oso egokia dela uste dut. Hegazkien inguruan ladu daitekeen guztia agertzen da. Gainera, modu oso ezberdinetan lantzen da, horrela ikasleak ez dira aspertuko, jokuak, puzzleak... agertzen baitira, beraz, ikaslearen motibazioa oso piztuta egongo da.

2. Ipuinak

Ipuin hau euskara lantzeko balio zaigu, beraz euskera arlokoa dugu, Lehen Hezkuntza 1.zikloentzako zuzenduta.

Jarraian linka jarriko dut ikus dezazuen:

http://www.edebedigital.net/contenidos/euskara/eima/cuentos/4_1_3_48_229/flashnue.htm?numrecurso=0

Material multimedia honetan ipuin baten istorioa agertzen zaigu, Txanogorritxo ipuinarena hain zuzen.

Interesgarria iruditu zait, zeren ikasleak ipuina entzuten ari diren bitartean, marrazkiak ere ikusten dute, beraz, arreta mantentzeko lagungarria da.